Auto berria erostea baino merkeagoa da Ukanauto. 25.000 euro ere aurreztu dezake familia batek, erabileraren arabera.
Batez ere, distantzia laburretarako. Urtean 15.000 km baino gutxiago eginez gero, edo autoa noizean behin bakarrik erabiliko baduzu, Ukanauto da aukerarik ekonomikoena.
Gainera, kilometro kopuruaren eta erabilera orduen arabera ordainduko duzu eta zure autoaren kostu zehatzaren berri izango duzu, modu gardenean.
Kezkak kanpora. Mantenimenduaz, tailerrera eramateaz, aseguruaz, zergez eta abarrez ez daukazu arduratu beharrik.
Aparkalekua bilatzen bueltaka ibiltzea amaitu da, Ukanautok erreserbatuta baitu lekua.
Etxekoak medikutara eroan, erosketa pisutsuak egin, laneko edo asteburuko bidaia antolatu…
Asteko zazpi egunetan eta 24 orduz. Hartu eta erabili!
Zenbat eta auto gutxiago erosi, orduan eta leku gehiago eta auto-ilara gutxiago errepidean. Partekatzen dugun auto bakoitzak 4-8 auto pribatu ordezkatzen ditu.
Bidean ibilgailu partikular gutxiago egongo dira. Bizi kalitatea irabaziko dugu. Aparkalekutarako leku gutxiago beharko dira.
Ukanauto zerbitzuaren zazpi ibilgailutik bost hibridoak dira.
Autoa partekatuta, garraio baliabideak optimizatu eta CO2 isurketak murrizten lagunduko dugu: urtean 800 tona inguru gutxiago!
Iraunkorragoak diren baliabideak erabilita, energia aurreztuko dugu.