eu | es

Ukan

Auto berri bat erosi? Dagoeneko ez da beharrezkoa. Zazpi ibilgailu dauzkagu geure esku, Uribe Kostan, Uribe Kostatik ibiltzeko. Ukanauto.
Autoak partekatzeko sistema berria abiarazi du zerbitzu Mankomunitateak.

Ukanauto. Autoa edukitzeko alternatiba praktiko, eraginkor eta ekonomikoa. Behar duzunean bakarrik erabiltzeko.
Egiten dituzun ordu eta kilometroak bakarrik ordainduta. Erregaia eta asegurua barne.

Kezkarik gabe: aparkaleku, mantenimendu, azterketa, garbiketa, gordailu, matrikulazio eta zirkulazio zerga…
Auto propio bat erosteak dakarren eta abar eta abar luze hori barik.

Ukanautori esker mugikortasunaren kostuak gutxitu egiten dira Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana eta Urdulizko herritarrentzako.
Baita bazkide diren guztientzako ere. Garraio publikoaren osagarri. Bizi-kalitatea hobetzeko. Kostu ekonomiko eta sozial txikienarekin. Ingurugiroa kaltetu gabe.

Ukanauto. Auto bat edukitzeko eta partekatzeko modu zentzuzko eta arduratsuagoa. Beharrezkoa dena baino ez erabiltzeko eta ordaintzeko.