42,35 € (eguna) / 2,54 € (ordua) / 0,36 € (km)
Kaleetako auto kopurua murrizten lagunduko diguzu?
UKANAUTO bakoitzeko hainbat auto gutxiago ibiliko dira errepideetan, 4 eta 8 bitarte ere murriztuko dira, batez beste. Horregatik, Uribe Kostan zehar mugitzeko gure ibilgailuak hautatzen badituzu, airearen kalitatea hobetzen, CO2 isurpenak murrizten eta espazio publikoari arnasa ematen lagunduko duzu.
Uribe Kostan autoak orduka edo eguneko alokatzeko aukera.
UKANAUTO Uribe Kostako Mankomunitateko zerbitzua da. 2011tik darama mugikortasun iraunkorra sustatzen, autoen erabilera partekatuaren eta alokairuaren bidez.
Zer esan nahi du horrek? Erregistratze hutsarekin, 7 ibilgailuko flota daukazu eskuragarri, eta erabilitako ordu eta ibilitako kilometroengatik soilik ordainduko duzu.
Ez erregairik, ez asegururik, ez mantentze-lanik… Ukanautorekin, autoa jabetzan duzula irudituko zaizu, baina soilik erabiltzen duzunagatik ordainduko duzu: 2,54 €/ordua + 0,36 €/Km
-
PERTSONA FISIKOA:
42,35 € (eguna) / 2,54 € (ordua) / 0,36 € (km) -
PERTSONA JURIDIKOA:
42,35 € (eguna) / 3,03 € (ordua) / 0,36 € (km)
- Salneurriek BEZa, erregaia, mantenua, arrisku orotarako asegurua eta 24 ordutako asistentzia barneratuta dituzte.
- Urteko kuota 36,30€ dira (BEZa barne), pertsona fisiko zein juridikoentzat. Kuota hori urte naturaltzat hartuko da, baja aurreratuak ez du eskubiderik emango zenbatekoa itzultzeko. Irailetik aurrera egindako altek, urteko kuota hainbanatuta ordaindu ahal izango dute.
- Pertsona fisikoei %50eko hobaria aplikatuko zaie erabilera-ordu bakoitzaren prezioan, baldin eta hileko erreserba osoa 10 ordutik gorakoa bada. Salbuespen batekin, eguneko salneurria ezartzen den bakoitzean, hobari hau ez da kontutan hartuko.
Galderaren bat baduzu edo laguntza behar baduzu, jarri gurekin harremanetan (34) 946 123 959 telefonora deituz, edo info@ukanauto.com posta-elektronikoa bidaliz.

